2018ko maiatzaren 25etik, DBEO aplikatu behar da, erregulazio horren eraginpeko pertsonen interesak arautzen eta babesten dituena.
Araudian jasotako definizioak ezagutu behar ditu:
INTERESDUNA: Zuzenean edo zeharka identifika daitekeen pertsona fisikoa zara, bereziki identifikatzaile baten bidez, hala nola izena, identifikazio-zenbakia, kokapen-datuak, online identifikatzaile bat edo identitate fisiko, fisiologiko, genetiko, psikiko, ekonomiko, kultural edo sozialaren berezko elementu bat edo batzuk.
TRATAMENDUAREN ERANTZULEA: PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L. da, eta tratamenduaren helburuak eta bitartekoak zehazten ditu.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA: Datu pertsonalak aseguru-artekariaren kontura tratatzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua edo beste erakunde bat (tratamenduaren erantzulea).
TRATAMENDUA: datu pertsonalen edo datu pertsonalen multzoen gainean egindako edozein eragiketa edo eragiketa-multzo, prozedura automatizatuen edo ez-automatizatuen bidez egindakoa, hala nola bilketa, erregistroa, antolaketa, egituraketa, kontserbazioa, egokitzapena edo aldaketa, erauzketa, kontsulta, erabilera, transmisio bidezko komunikazioa, zabalkundea edo sartzeko, erkatzeko edo interkonektatzeko, mugatzeko, ezabatzeko edo suntsitzeko beste edozein modu.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea?
Identitatea: PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L.
Posta helbidea: Uzturre plaza 8 behea 20160 Lasarte-Oria
Telefonoa/faxa: 943 371118
Posta elektronikoa: pikabea@pikabea.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L.n, zure datu pertsonalak tratatzen ditugu, eskatzen dituzun eta gurekin kontratatuta dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko, bai eta eskatzen diguzun informazioaren bidalketa kudeatzeko eta zure interesekoak izan daitezkeen produktuen eta zerbitzuen eskaintzak emateko ere.
Zergatik erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Izan ere, zure datuak tratatzeko lege-oinarria aseguru-artekari gisa eman diguzun agindua betetzea da, aseguru-kontratua gauzatu aurretik, dituzun aukerak azaltzeko edota kontratu bera burutu ahal izateko, batez ere ezbeharren bat gertatuz gero. Horretarako, baliteke datu horiek osasunari buruzko informazioa izatea, eta, horregatik, baimena eskatzen dizugu datu horiek erabitzeko.
Eskatutako datu pertsonal horiek nahitaez eman behar dira, lehen adierazitako helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direlako.
Izan ere, tratamendu jakin batzuk egin behar ditugu, eta horien legitimazioa honako hauetan oinarritzen da, besteak beste: kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudian jasotako legezko betebeharrak betetzea, aseguru-bitartekaritzako zerbitzuen bezeroa babestea, eta datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudia.
Datuak aseguru-erakundeei eta/edo bestelako artekaritza-sozietateei lagatzeko, CORREDURIA taldekoak izan zein CORREDURIAtik kanpokoak izan, aseguru-kontratu egokiak jaulkitzeko eta horietatik eratorritako prestazio zuzenak baimenean oinarritzen dira. Eskatutako datu pertsonalak nahitaez eman behar dira aipatutako zerbitzuetara sartu ahal izateko, horiek mantentzeko eta betetzeko beharrezkotzat jotzen direlako.
Produktuen eta zerbitzuen eskaintzarako, bai eta eskatzen zaizun baimenean oinarritutako edozein merkataritza-ekintzarako ere. Baimen hori kentzeak ez du inola ere baldintzatuko kontratua gauzatzea.
Noiz arte gordeko ditu PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L.k zure datuak?
Harremanak dirauen bitartean gordeko dira datu pertsonalak. Amaitu ondoren PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA S.L-k zure datu pertsonalak blokeatuta izango ditugu legezko preskripzio-epeetan. Epe horiek igarotakoan, zure datuak ezabatu egingo dira.
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datu pertsonalak?
Datuak aseguru-erakundeei, artekaritzako beste sozietate batzuei eta PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L. taldeko beste enpresa batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, aseguru-kontratu egokiak eta horien ondoriozko prestazio zuzenak eman ditzaten.
Zein dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datuak babesteko araudiak eskubide hauek ematen dizkizu zure datuen tratamenduari dagokionez:
- Sarbide-eskubidea: Zer motatako datuak tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutzea.
- Zuzenketa-eskubidea: Datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak edo egiazkoak ez direlako.
- Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat lor dezakezu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Egoera jakin batzuetan zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
- Erabaki automatizatuak hartzeari aurka egiteko eskubidea.
- Ezabatzeko eskubidea: Zure datuak ezabatzeko eskatzea tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
- Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu egoera jakin batzuetan.
- Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.
- Kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko eskubidea (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).
Eskubide horietakoren bat erabiltzeko, jo ezazu PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L. helbidera, posta helbidera edo pikabea@pikabea.eus helbide elektronikora.
INFORMAZIO-POLITIKA
Hurrengo estekan gure aitorpena aurkituko duzu, arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu eta helbide honetara helaraz diezaguzu: «pikabea@pikabea.eus»,
PIKABEA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L. ENPRESAREN ADIERAZPENA